Teoria hauei buruz gehiago jakiteko, "El origen del Universo" bideoa duzue.
Informazio gehiago nahi ezkero " lurra eta unibertsoa" power point-ari begirada bat bota diezaiokezue.
Informazio gehiago nahi ezkero " lurra eta unibertsoa" power point-ari begirada bat bota diezaiokezue.


2.Ilargi eklipsea : Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa dena, partzialki ( eklipse partziala) edo guztiz (eklipse osoa) estalzen du ilargia. Eklipse osoak hiru bat ordu irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte.
Ilargi eklipsea zelan gertatzen den, argiago ikusteko " Ilargi eklipsea" bideoa ikusi.




Izar bat plasmazko gorputz biribil handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia. Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren iturburu. Hidrogeneoa eta helioa baino astunagoa den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.
Izarretan ederrena Eguzkia dugu, dudarik gabe, Lurraren bizitzarentzat ezinbestekoa. Kultura gehienak ohartu dira honetaz, hura jainkotzat hartuz: egiptoarrek Ra izena eman zioten, maiek Kinich Ahau, euskaldunek Eki, etab. Bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute.

