2009/08/30

Satelite naturalak; Ilargia


Ilargia lurraren satelite natural bakarra da. Lurretik ikusita delako sateliteak hartzen duen forma. Lurretik lau modu ezberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilgora, Ilbehera, Ilargi berria eta Ilargi betea dute izena.

Izar iheskorra


Las estrellas fugaces se observan como estrellas que rápidamente cruzan el cielo, pero no son estrellas. Una estrella fugaz es realmente una pequeña pieza de piedra o polvo que desde el espacio golpea la atmósfera de la Tierra. Se mueve tan rápido que se calienta y brilla al moverse a través de la atmósfera. Las estrellas fugaces son realmente lo que los astrónomos llaman meteoros.

2009/08/29

Satelite artifizialak


Satelite artifiziala gizakiak espazioraturiko gidari gabeko gailu mekanikoa da beste objektu baten orbitan dabilena tripulatu gabea edo tripulatua izan litekeena, azken kasu honetan egoitza espazial batez arituko ginateke. Historian jaurti zen lehena Sputnik delakoa da 1957ko urriaren 4an, Baikonurreko kosmodromotik (Kazakhstan).

2009/08/27

Izarrak

Izar bat plasmazko gorputz biribil handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia. Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren iturburu. Hidrogeneoa eta helioa baino astunagoa den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.

Izar taldeek galaxiak sortzen dituzte eta unibertsoko argizagi nagusiak dira. Lurretik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da.

Eguzkia

Izarretan ederrena Eguzkia dugu, dudarik gabe, Lurraren bizitzarentzat ezinbestekoa. Kultura gehienak ohartu dira honetaz, hura jainkotzat hartuz: egiptoarrek Ra izena eman zioten, maiek Kinich Ahau, euskaldunek Eki, etab. Bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute.

Pluton ezezaguna


Pluton bere aurkikuntzatik Eguzki sistemako bederatzigarren planetatzat hartua izan da eta horien artean txikiena. 2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko bileran planetaren difiniziotik at eta planeta ipotx izendatu zuten.
Hurrengo bideo honetan Pluton planetari buruzko informazio gehiago ematen da.


Planetak


Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen masa handiko gorputza da, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena. Hauexek dira gure eguzki-sistemako bederatzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoeneraino:
  1. Merkurio: Eguzki sistemako bigarren planetarik txikiena da.
  2. Artizarra: Erdal hizkuntzetan erromatar mitologiako Venus jaikonsatik datorkio izena.
  3. Lurra: Bizitza dagoen planeta bakarra eta satelite natural bat du; ilargia.
  4. Marte: Erromar mitologiako marte guerra jainkoaren izena ezarri zitzaion.
  5. Jupiter: Planeta handiena da.
  6. Saturno: PLaneta dirdiratsuena da eta eraztunik erakusgarrienak ditu.
  7. Urano: Izotzezko erraldioa da.
  8. Neptuno: Hamabi ilargi ditu, baina bakarrik bederatzi ofizial.
  9. ¿¿¿???

Zer gertatu da Pluton planetarekin? Lehen bazen eta orain ez bada, zer da?

(Planeta bakoitzari buruz zerbait gehiago jakin nahi ezkero izen bakoitzean klikatu)

2009/08/24

Ongi etorriak

Ongi etorriak unibertsoko bloggera. Hemen gai honen inguruko datu interesgarriak topatu ahal izango dituzu, baita horien inguruan komentatu eta gehigarriak sartu.